ORDUA

2016(e)ko urriaren 23(a), igandea

Lizentzieei buruzko iritzia

copyright symbol bilaketarekin bat datozen irudiak
Gaur egun hainbat lizentzia desberdin daude. Horietako bat Copyright lizentzia da eta eskuin aldean ikus daitekeen irudiarekin adierazten da. Lizentzia honen helburu nagusia, egile eskubideak egileei lan bat egiteagatik legediak eskaitzen dien arau eta baldintza multzo da eta esan dezakegu, 80.hamarkadatik aurrera egindako ia lan guztiak, kontrakoa esaten ez badute, Copyright daukatela.


Pertsonalki, oso garrantzitsua iruditzen zait,  autorearen onurak errespetatzen dituelako, besteek egilearen lana beretzat hartzea eragozten du eta gainera, autoreak berak, erabakitzen du zein neurritan lana den irisgarria besteentzako.

copyleft bilaketarekin bat datozen irudiak
Beste lizentzia motetako bat, libreak dira eta hauetan ezagunena copyleft da. Ezker aldean ikus daitekeen irudiarekin irudikatzen da; hau da, copyrighten alderantzizkoa. Copyleft lizentziek berezko eskubide-baldintzak erabiltzen dituzte, lanaren kopia bat eta lan deribatu bat jasotzen duen orok, berau erabili, aldatu eta banatzeko eskubidea duela bermatzeko. Beraz, zentzu ez legalean, copyleft copyrighten aurkakoa dela esan daiteke.


Lizentzia guztiek bezala, bere abantaila eta desabantailak dituzte eta nire ustez, lan motaren araberakoa lizentziak aukeratu behar dira.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina