2016(e)ko azaroaren 4(a), ostirala
2016(e)ko azaroaren 3(a), osteguna
2016(e)ko urriaren 24(a), astelehena
2016(e)ko urriaren 23(a), igandea
Lizentzieei buruzko iritzia

Gaur egun hainbat lizentzia desberdin daude. Horietako bat Copyright lizentzia da eta eskuin aldean ikus daitekeen irudiarekin adierazten da. Lizentzia honen helburu nagusia, egile eskubideak egileei lan bat egiteagatik legediak eskaitzen dien arau eta baldintza multzo da eta esan dezakegu, 80.hamarkadatik aurrera egindako ia lan guztiak, kontrakoa esaten ez badute, Copyright daukatela.
Pertsonalki, oso garrantzitsua iruditzen zait, autorearen onurak errespetatzen dituelako, besteek egilearen lana beretzat hartzea eragozten du eta gainera, autoreak berak, erabakitzen du zein neurritan lana den irisgarria besteentzako.
Beste lizentzia motetako bat, libreak dira eta hauetan ezagunena copyleft da. Ezker aldean ikus daitekeen irudiarekin irudikatzen da; hau da, copyrighten alderantzizkoa. Copyleft lizentziek berezko eskubide-baldintzak erabiltzen dituzte, lanaren kopia bat eta lan deribatu bat jasotzen duen orok, berau erabili, aldatu eta banatzeko eskubidea duela bermatzeko. Beraz, zentzu ez legalean, copyleft copyrighten aurkakoa dela esan daiteke.
Lizentzia guztiek bezala, bere abantaila eta desabantailak dituzte eta nire ustez, lan motaren araberakoa lizentziak aukeratu behar dira.
Hona hemen artikulu interesgarri bat:
http://softwareaskea.jakintza.net/hasiera/atalak/software-askea/zein-lizentzia-mota-existitzen-dira
http://softwareaskea.jakintza.net/hasiera/atalak/software-askea/zein-lizentzia-mota-existitzen-dira
2016(e)ko urriaren 17(a), astelehena
PORTAFOLIOEN INPLEMENTAZIOA
Portafolio elektroniko bat egiteko hainbat plataforma desberdin daude; hona hemen batzuk: Flipsnack, Issue, Tikatok, Mixbook, ePub Bud, Lulu ...
Besteetako bat google site da eta nik hau erabiliko nuke. Horretarako, google-n korreo elektroniko bat izan beharra dugu. Behin google siten sartuta, plantilla bat hautatu behar da; kasu honetan, portafolio plantilla eta azpiko aldean portafoliosari nahi diozun izena jarri behar da.
Behin portafolioa sortu ondoren, hainbat aukera dituzu. Hala nola: orrialdearen konfigurazioa (ze artxibo mota nahi dugun sortu), administrazioa, komentarioak egin edota egiten al dizkizute, plantillak aukeratzen ahal dituzu, koloreak eta temak, etab,
Portafolioan, hainbat artxibo, lotura edota google drive-eko artxiboak konpartitzen al ditugu. Gainera, konpartitu nahi duguna, nori zuzenduta dagoen zehazten ahal dugu. Hau da, pribatua edo publikoa izan daiteke gure portafoliosa. Pribatua izanez gero, nori zuzenduta dagoen zehazten ahal duzu; horretarako, igotako artxiboaren ondoan, beste pertsonen korreo elektronikoa jartzeko aukera duen lekuan, zehazten duzu nori zuzenduta dagoen artxiboa.
Zer da PORTAFOLIO bat?

Portafolioa, dokumentu multzo baten bilduma da. Pertsona baten alderdi partzial edo globala (pertsonala, akademikoa, profesionaak ...) edo organizazio baten alderdiak (helburuak, organidramak, produktuak) erakusten ahal dira; zeinek, era organizatu eta hautatu batean, forma digitalean (textuak, irudiak, animazioak, simulazioak, audioak, bideoak... ) aurkezten dira. Laburbilduz, esan dezakegu, forma digitalean, dugun nortasuna aurkezteko modu bat dela.
2016(e)ko urriaren 10(a), astelehena
Zer da FOLKSONOMIA
Folksonomia etiketen bitartez izen-tarte lau eta ez hierarkizatu batean sailkapen kolaboratiboak egiteari deitzeko erabiltzen den ingeles jatorriko neologismoa da. Software sozialetan erabiltzen da hau, hala nola delicious, Flickr, Tagzania edo 43 Things bezalakoetan.
Gmail bezalako beste sailkapen mota batzuekin alderatuz gero, egindako
sailkapenak gainontzeko erabiltzaileekin elkarbanatzeko aukera da
ezberdintasun nagusia.
Thomas Vander Walek egindako sailkapenaren arabera, bi folksonomia mota bereiz daitezke.
- Folksonomia estua (narrow folksonomy): Mota honetako sistemetan erabiltzaile bakoitzak bere edukiak baino ez ditu etiketatzen, eta ondorioz, elementu bakoitza pertsona bakarrak definitzen du. Adibide bezala Flickr aipa daiteke, non erabiltzaile bakoitzak norberak igotako irudiak baino ez dituen etiketatzen.
- Folksonomia zabala (broad folksonomy): Sistema hauetan erabiltzaile guztiek dute elementu guztietan etiketak gehitzeko aukera. Ondorioz, erabiltzaile askok elementu berbera etiketa dezakete, honekiko informazio gehiago eskainiz. Zenbat eta erabiltzaile gehiagok elementu beraren etiketatzean parte hartu, dagozkion etiketa nagusien portzentajea konbergitzen doala esan ohi da. Folksonomia zabalaren adibide ezaguna da delicious. 2008ko urrian, 1000 erabiltzailetik gora dira han ingelesezko Wikipedia laster-marka bezala gorde dutenak, reference, wiki eta encyclopedia etiketak nagusitzen direlarik.
Jon Udellek (2004) proposatu zuen "taxonomiak utzi eta hitz gakoen
zerrendak erabiltzea ez da berrikuntza bat, eta ezberdintasun nagusia
folksonomiari esker iritziak elkartrukatzea da (feedbacka), taxonomiarekin egin ezin daitekeena."
Taxonomia hitzean oinarrituz, folksonomia hitza Thomas Vander Walena dela esan ohi da .
Taxonomia grezieratik dator, "taxis" (sailkapena) eta "nomos"
(ordenatu, kudeatu); "Volk" (herria) alemanetik dator. Honenbestez,
folksonomiak (Volk + taxis + nomos) herriak egindako sailkapena esan nahi du.
Nola egiten da GADGETA
Gadgeta bat sortzeko, "diseinua" sakatu. Bertan, "gehitu gadgeta" sakatu eta bertan ematen dituen aukeretako bat sakatu beharko duzu, zure nahiaren arabera. Hainbat aukera dituzu:argitalpen aipagarria, blogeko edukien bilaketa, profila, blog-artxiboa, etiketak, etab.
Nola egiten da ETIKETA
Blogg batean etiketak gehitzeko, eskuin aldean ageri den "etiketa" sakatu eta bertan zuk eginiko sarreraren gai nagusia ipini behar duzu. Horrela, zure blogean sartzen diren irakurleak gai txertatzeko aukera izango dute.
NIRE BLOGGA
Kaixo! Ni Olaia Martiarena naiz. Nafarroako Unibertsitate Publikoan Magisteritza graduko Haur Hezkuntza ikasten ari naiz. IKT ikasgaian, blogga bat egiten ikasten ari gara.
Bideoa hau bloggerera igotzeko, "txertatu bideo" sakatu dut. Gero, youtubetik bideo bat aukeratu dut. Beste era bat ere badago, "esteka" klikatu eta bertan "web-helbidea" jartzen duen lekuen, guk jarri nahi dugun bideoaren linka itsatsiko dugu.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)